Ikastetxeak

Euskal irakasleen hizkuntza-maila ahalik eta modurik eraginkorrenean osatu eta sendotzea helburu duten ikastaroak diseinatzen ditugu, ikastetxean bertan nahiz euskaltegian jasotzeko.

Ikastetxean

Ikastetxearen eta irakasleen beharren araberako helburuak lantzen ditugu. Saioen formatua unean uneko beharretara egokitzen dugu.

  • Euskaltzaindiaren araugintza.
  • Eguneroko lan esparruan euskara (ahoz zein idatziz) zuzen eta egoki erabiltzea.
  • Idazmenaren trebakuntza: zuzen eta egoki idazteko baliabideak.

Euskaltegian

C2 maila prestatzeko ikastaroa, hizkuntzaren maila gorena izan nahi duenarentzat.

Euskaraz, maila jasoan, ahoz zein idatziz, modu eraginkorrean komunikatzeko gaitasuna lortzea eta erabiltzaile estrategiko bilakatzea da helburua.

Zure maila jaikin nahi?

Hizkuntzaz duzun ezagutza neurtu nahi dugu; euskararekin zer egiteko gai zaren. Proba sinple hau gauzatuta, erabakiko dugu zein mailatan abiatu behar duzun.

Online ikastaroak
Enpresak