Ikasi Euskara online

Ilazki Online Ikastaroetan Euskara zure erritmoan ikasiko duzu, zeure bizimodu eta ordutegira egokitzen baikara.

Maila guztietarako ikastaroak

Berdin dio hasiberria zaren ala zure Euskara maila hobetu nahi duzun. Maila guztietarako online ikastaroak ditugu, A1etik C2ra bitartekoak. Zauden tokian zaudela, zure hizkuntza-helburuak azkar lortzen lagunduko dizugu.

Online Ikaskuntzako Plataforma Aurreratua

Moodle plataforman daude gure ikastaroak, oso intuitibo eta erabilerraza da. Bertan, eskura dituzu ikastaro osoa eta ikasteko materiala, eta astez aste eguneratzen da. Gainera, esku-eskura izango dituzu foroak eta kontsulta guneak, zeure ikaskuntza prozesua eraginkorragoa izateko.

Zure bizitzara egokitzeko malgutasuna

Nork bere beharrak ditu, badakigu. Horregatik, iraupen malguko bi modulu eskaintzen ditugu:

9 hilabeteko modulua (32 aste)

Urritik ekainera. Modulu honek ikaskuntza-esperientzia osoa eskaintzen dizu. Guztira, 190 ordu izango dituzu: Moodle-n banakako 150 lanordu, 32 orduko ahozko praktika eta 8 orduko tutoretza. Horrela, hizkuntzan pixkanaka eta eraginkortasunez murgilduko zara.

3 hilabeteko modulua (12 aste)

Ezin hobea ordutegi estua baduzu. Modulu hau lau hiruhilekotan egin dezakezu (urria-abendua, urtarrila-martxoa, apirila-ekaina eta uztaila-iraila), horri esker, zuri hobekien egokitzen zaizun unea aukeratuko duzu. 60 orduko bakarkako lana Moodle-n, 12 orduko ahozko praktika eta 3 orduko tutoretza, guztira, 75 ordu. Euskara azkarrago ikasiko duzu horrela.

Tutoretzak eta ahozko praktika: aurrez aurrekoak edo lineakoak, nahieran

Ilazki programan badakigu, urrutiko ikaskuntza izanda ere, elkarreragina eta mintzapraktika funtsezkoak direla hizkuntza ikasteko. Horregatik, tutoretzak eta ahozko saioak eskaintzen ditugu, bai euskaltegian, bai online, zure beharretara hobekien egokitzen den aukera hauta dezazun.

Euskara ikasi nahi baduzu, baina Euskaltegira etortzerik ez baduzu, hau da zure aukera. Matrikula zaitez gaur bertan eta has zaitez zure erritmoan euskalduntzen.

AUTOIKASKETA A1-A2-B1-B2-C1-C2

MAILAK MODULUA BAKARKA MINTZA TUTORETZA GUZTIRA PREZIOA
A1ETIK C2RA 9 HILABETE 150 ordu 32 ordu 8 ordu 190 ordu 1.085 €
A1ETIK C2RA 3 HILABETE 60 ordu 12 ordu 3 ordu 75 ordu 438 €

Zure maila
jakin nahi?

Hizkuntzaz duzun ezagutza neurtu nahi dugu; euskararekin zer egiteko gai zaren. Proba sinple hau gauzatuta, erabakiko dugu zein mailatan abiatu behar duzun.