Euskara Bonua

Euskara ikastea inoiz baino merkeago da orain.

Eusko Jaurlaritzak Euskara Bonua jarri du martxan, zure euskalduntze-prozesua hauspotzeko asmoz. Zure hasierako mailaren arabera, ordu-poltsa bat esleituko zaizu; horrela, 120 €-ko ordainketarekin, lau urtera arteko ikas-ibilbidea izango duzu eskura, hastapen-mailetatik hasi eta B1A2 mailara iritsi arte.

Zer da Euskara Bonua?

Orain arte, euskara ikasteko laguntzak korapilatsuagoak ziren, mailaren, adinaren edo ikastaro motaren arabera banatuta baitzeuden. Euskara Bonuarekin, ordea, eredua askoz ere sinpleago eta malguagoa da: lau urteko epea eta ordu kopuru zehatz bat izango dituzu euskara ikasteko.

Helburua da prezioa eta izapideak oztopo ez izatea, zeure erritmoan egin dezazun aurrera, etenik gabe eta prozesua modu errazean osatuz.

Zer mailataraino irits naiteke?

Ibilbide honen xedea B1A2 mailara iristea da. Ezarpena pixkanaka egingo da:

2026-2027 ikasturtean

B1 aurreko azpimailaraino iritsiko da ibilbidea.

2027-2028 ikasturtetik aurrera

B1 maila osorako aukera egongo da eskuragarri.

Ordaindu behin. Jarraitu ikasten.

Euskara Bonuaren berritasun nagusia da ez duzula laguntza urtero berritu behar. Lau urteko epea duzu ikasteko, ibilbidea zure beharretara eta egoerara egokituz.

Izan ere, euskara ikastea ez baita lasterketa bat; garrantzitsuena zure martxa aurkitzea eta poliki baina sendo aurrera egitea da.

2026-2027

A0A0-tik B1A2-ra

PREZIOAK - B1A2rako BONU SISTEMA

AURREZ AURREBONUA1.288 € (5X5 I)2.559 € (5X5 I+II)1.025 € (5X2)848 € (3X2)722 € (2X2)
A0A0 / A1A0720 ORDU0€ / 120€326 €0€ / 120€0€ / 120€0€ / 120€
A1A1520 ORDU0€ / 120€946 €0€ / 120€0€ / 120€0€ / 120€
A2A1360 ORDU120€ + 171€1.271 €0€ / 120€0€ / 120€0€ / 120€
A2A2200 ORDU120€ + 667€1.271 €404 €0€ / 120€0€ / 120€
ONLINEBONUAPREZIOA
A0A0 / A1A0540 ORDU450 €
A1A1390 ORDU450 €
A2A1270 ORDU450 €
A2A2150 ORDU750 €

* Urtean gehienez 750 € emango dira.

Euskara ikasten hasi nahi duzu?

Ilazkin 50 urte daramatzagu adin eta jatorri guztietako bidelagunei euskara ikasten laguntzen. Beraz, Euskara Bonua nola baliatu dezakezun, zein ikastaro komeni zaizun edo prozesua nola doan jakin nahi baduzu, deitu edo idatzi. Laguntzeko prest gaituzu!