UDALA
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru laguntzak ematen dizkie donostiarrei edo donostiarrak ez izanda ere bertan lan egiten dutenei.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru laguntzak ematen dizkie donostiarrei edo donostiarrak ez izanda ere bertan lan egiten dutenei.
Kontsultatu baldintzak, epeak, dokumentazioa eta eskabidea hemen:
*OHARRA: Donostiako Udalaren baldintzak betetzen ez badituzu, jarri harremanetan zure udalarekin.
2021 ikasturteari dagokion eskaera egiteko epea 2021eko iraila-urria bitartean izagno dela aurreikusten da.
Kontsultatu Euskaltegietako ikasleentzako 2021eko diru laguntzak hemen:
Helduak alfabetatzeko eta euskalduntzeko ikastaroak
Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) akordioa egin dute hizkuntza-gaikuntzako euskara-ikastaroak eskaintzeko Lanbidek profesional-ziurtagirirako programatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen ari diren edo azken hiru urteotan horrelako ekintzak egin dituzten pertsonei, langabe zein landun.
Kontsultatu informazio osagarria hemen:
Helduak alfabetatzeko eta euskalduntzeko ikastaroak
Donostiako Euskara Zerbitzuak doako euskara ikastaroak antolatzen ditu hiriko Euskaltegiekin lankidetzan langabezian dauden donostiarrei zuzenduta.
Kontsultatu informazio osagarria hemen: