Enpresak
Trebakuntza enpresan eta euskaltegian.
Enpresan
Trebakuntzaren helburu nagusia da laneko eginkizunetan euskararen erabilera areagotzea: laneko eginkizun formaletan eta lan giroko eginkizun ez formaletan edo harremanetakoetan. Izan ere, bi arloek, formalak eta harremanetakoak, eragiten diote euskararen erabileraren normalizazioari, eta batak bestea elikatzen du.
Helburu zehatzak
- Zerbitzu hizkuntza euskaraz egoki, argi eta zuzen burutzeko trebatzea.
- Lan hizkuntzan euskaraz egoki, argi eta zuzen aritzeko trebatzea.
- Ahozko nahiz idatzizko hizkuntza baliabideak erabiltzen trebatzea.
Arloak
- Zerbitzu hizkuntzan
- Lan hizkuntzan
- Hizkuntza baliabideetan
- Lan giroan
Jarduerak
Zerbitzu hizkuntza
Ahoz nahiz idatziz herritarrari edo dagokion entitateari euskaraz zuzentzeko gaitasuna lantzeko, honako jarduera hauek eskaintzen ditugu:
- Langileen ahozkotasuna lantzeko ikastaroa, herritarrei aurrez aurre nahiz telefonoz zerbitzua euskaraz emateko.
- Langileak gaitzeko ikastaroa, herritarrei eta erakundeei idatzizko zerbitzua emateko.
Lan hizkuntza
Ahoz nahiz idatziz lanean euskaraz jardutea bermatzeko, honako jarduera hauek eskaintzen ditugu:
- Langileak bileretan parte hartzeko trebatzeko ikastaroa.
- Laneko ahozko jardueretan euskaraz aritzeko trebatzeko ikastaroa.
- Ikastaroak edo hitzaldiak emateko eta aurkezpenak egiteko trebatu behar duten langileentzako ikastaroa.
Hizkuntza baliabideak
Langile guztiei era autonomoan euskaraz ekoizteko zenbait tresnaren eta aplikazio informatikoren berri emateko, eta erabiltzen trebatzeko, honako jarduera hauek eskaintzen ditugu:
- Ohiko idatzi-ereduak bateratzeko ikastaroa.
- Sarean dauden hizkuntza-baliabideen erabileraren berri emateko saioak.
- Terminologia bateratzeko saioak.
Lan giroa
Lan giroko harremanetako eginkizunetan euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntza ohituretan eragiteko, honako jarduera hauek eskaintzen ditugu:
- Mintza-taldea: trebatzaile baten laguntzaz, langile-taldeentzako mintzamen saioak.
- Mintzalaguna: lankide euskaldunen laguntzaz, langile-taldeentzako mintzamen saioak.
Euskaltegian
Euskalduntze-prozesu osoa eskaintzen dugu: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak.
- Aurrez aurreko klaseak.
- Online
- Maiztasun eta ordutegi malguak.
- Modulu bereziak ahozkoa, idatzia edota azterketak prestatzeko.
Taldeak finantzatzeko aukera izaten da.
Kudeaketarako
laguntza
Zerbitzu osoa: mailaketak, diseinua, planifikazioa eta finantzazio aukerak.