Zer dira ikastaro trinkoak?
Ikastarook erritmoa, metodoa eta etengabeko praktika uztartzen dituzte.
- Astean 5 egunetan.
- Otsailaren 16tik ekainaren 30era.
- 2 asteko atsedenaldia Aste Santuan.
- Donostiako Alde Zaharrean aurrez aurre.
- Goizez.
- Maila guztiak: A1, A2, B1, B2 eta C1.
Nori zuzenduta?
Ikastaro horiek ezin hobeak dira, baldin eta:
- Lana bilatzen ari bazara.
- Lanaldi erdiko lana baduzu.
- Zure enpresak prestakuntza errazten badizu.
- Modu trinko eta etengabean egin nahi baduzu aurrera.
Diruz lagundutako ikastaroak
Ikastaro trinkoek dirulaguntzak dituzte, zure mailaren eta adinaren araberakoak, eta guk dagozkion dirulaguntza horiek guztiak lortzen laguntzen dizugu.
Zergatik aukeratu Ilazki.
- 50 urte daramatzagu Donostiaren bihotzean euskara irakasten.
- Metodologia egiaztatua eta eskarmendu handiko irakasleak.
- Ikaskuntza-prozesu osoan lagunduko dizugu.
Denbora gutxian ikasi nahi duzu euskara?
Taldeak izen-ematearen ordenaren arabera osatzen dira. Beraz, interesatzen bazaizu, jar zaitez gurekin harremanetan gaur bertan, eta zuri ondoen egokitzen zaizun maila eta ordutegia aukeratzen lagunduko dizugu.