Ikastetxeak
Guraso eta ikasleentzat ikastaroak
Irakasleak
Ikasleak
Gurasoak
Irakasleak
Euskal irakasleen hizkuntza-maila ahalik eta modurik eraginkorrenean osatu eta sendotzea helburu duten ikastaroak diseinatzen ditugu, ikastetxean bertan nahiz euskaltegian jasotzeko.
Ikastetxean
Ikastetxearen eta irakasleen beharren araberako helburuak lantzen ditugu. Saioen formatua unean uneko beharretara egokitzen dugu.
- Euskaltzaindiaren araugintza.
- Eguneroko lan esparruan euskara (ahoz zein idatziz) zuzen eta egoki erabiltzea.
- Idazmenaren trebakuntza: zuzen eta egoki idazteko baliabideak.
Euskaltegian
C2 maila prestatzeko ikastaroa, hizkuntzaren maila gorena izan nahi duenarentzat.
Euskaraz, maila jasoan, ahoz zein idatziz, modu eraginkorrean komunikatzeko gaitasuna lortzea eta erabiltzaile estrategiko bilakatzea da helburua.
- Aurrez aurreko eskolak.
- Autoikaskuntza, 9 eta 3 hilabeteko moduluak.
Ikasleak
DBH eta Batxilergoko ikasleei bideratutako ikastaroak:
- Euskara indartzeko, eskolaz kanpoko klaseak.
- Azterketak prestatzeko ikastaroak: B1, B2 eta C1.
Gurasoak
Gurasoei eskainitako euskara-eskolak.
Ikastaro hauen helburua da, 2-12 urte bitarteko haurrak dituzten guraso erdaldunak euskarara hurbiltzea, eta guraso euskaldunei hizkuntza-gaitasuna hobetzeko aukera ematea.
- Aurrez aurrekoak ikastetxean bertan.
- 60 ordukoak.
- Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak diruz lagunduak, 60 €an.
- Informazio gehiago: donostiaeuskaraz.eus